XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Noizbehinka, Beñatek isilka harrapaturiko erbiren bat, eperren bat bazeukaten.
Hain zuzen, egun hartan, erbi eder batekin nafar ardo apur bat izan zuten, eta Beñat bere gaztaroko menturak kontatzen hasi zen, bere semeenak entzun ondoren:
Arratsalde batez, neguko laino hotza nere bizkarrera jausten ari zen.
Atariko sarreran nengoen, harma sorbaldan, goardian.
Zuek ez dakizuen gogo batez pozten nintzen.